jueves, 10 de enero de 2008

Adinekoen aurka egindako tratu txarrak


Tratu txarren arazoa oso korapilatsua dela diote adituek, eta sorburuak ere askotarikoak izandaitezke. Angel Morales Adineko pertsonei emandako tratu txarrei aurrea hartzeko jarraibideakizeneko liburuxkaren egilearen arabera, tratu txar motak etengabe gehituz doaz. Tratu txarrakjasaten dituen adinekoak abusu desberdinak jasaten ditu.

Abusu fisikoak: Tratu txar fisikoa da errazen atzeman daitekeena. Indarkeria erabiltzen da,hots, jipoiak edo eraso sexualak. Adinekoek zauriak, ubelduak, hausturak, urradurak, buru edoaurpegiko lesioak, erredurak edo harramazkak izaten dituzte, besteak beste.

Abusu psikologikoa: irain edo hitzezko eraso bidez min emozionala edo estresa sortzea;depresioak, nahasmendua eta urduritasuna, esaterako. Zaintzaileak etengabe mehatxatzen du,egoera kontrolpean izateko.

Abusu soziala edo eskubideak zapaltzea: adineko pertsona baztertzea edo harenaskatasunean eragina izan dezakeen zerbait egitea. Besteak beste, erabakiak hartzen ez uztea,gizartetik baztertzea.

Abusu ekonomikoa: adinekoaren ondasunak norbere interesen arabera kudeatzea da.Horretarako, ondasun horiek lortzeko oztopoak jarriko zaizkio adinekoari.

Zabarkeria: nahita edo nahi gabe, zaintzaileak dituen eginbeharrak ez betetzea; elikagaiak edoadinekoak beharrezkoak dituen zerbitzuak ez eskuratzea edo kalte fisikoak saihesten ezlaguntzea.

Abandonatzea: adinekoa zaintzeko ardura duenak, nahita, babesgabe uztea.

Norbere zabarkeria: adinekoak bere portaerarekin osasuna edo segurtasuna arriskuan jartzeari deritzo.

No hay comentarios: