jueves, 10 de enero de 2008

Zer egin tratu txarren aurrean


Berehalako eraso baten aurrean, ahal baduzu, deitu poliziari babes zaitzan (Ertzaintza: 112; Udaltzaingoa:092). Ahozko komunikaziorako arazoak dituzten pertsonak (SOS-Deiak-faxa): Araba (945 136 873) Bizkaia(944 425 206) eta Gipuzkoa (943 447 904).

Erasoa gertatu bada, konta iezaiozu konfi antzako pertsona bati eta eskatu laguntza.

Lesio fi sikorik edo psikikorik baduz, joan zaitez osasenetxe batera. Azal ezazu lesioen jatorria eta eska ezazu txosten medikoaren kopia.

Osasun-laguntza eskatzen duen lesiorik ez baduzu, joan zaitez zure udalerriko gizarte-zerbitzuetara; argibideak emango dizkizute eta esango dizute nola eskuratu doako laguntzak: psikologikoak, juridikoak, ekonomikoa, ostatua... Lan-orduz kanpo babes-etxe bat behar baduzu, deitu 24 orduko larrialdi gizarte zerbitzuetara Araban (945 134 444 eta 112), Bilbon ( 944 701 459/460 ) Bizkaiko beste udaletan (112) eta Gipuzkoan (112).

Babesa behar baduzu, eska dezakezu babesteko agindua polizian, epaitegian, fi skaltzan, Biktimak Laguntzeko Zerbitzuan, gizarte zerbitzuetan edo bestelako lagunaza zerbitzuetan. Eskabide-orria emango dizute eta, bete ondoren, epaitegira berehala bidaliko dute. Epaileak deklaratzera deituko dizu eta, hala badagokio, zure babeserako neurriak hartuko ditu. Oso garrantzi-tsua da behar bezalako aholkularitza izatea eskabide-orria betetzerakoan eta epaitegian. Horretarako, deitu edo bidali mezu labur bat laguntza juridikoko 24 orduko doako zerbitzura (Araba: 652 779 045; Bizkaia: 652 779 044; Gipuzkoa: 652 779 043).

Ikusmeneko, entzumeneko edo mugikortasuneko arazoren bat edo beste ezintasunen bat baduzu, jakinarazi arazo hori (telefonoz, faxez, e-mailez, mezu laburrez...) joan nahi duzun zerbitzuari, joan-etorrian lagun diezazuten, zurekin joan daitezen, zeinuen hizkuntzako interprete bat jarri diezazuten, etab.

Atzerritarra bazara, eta paperak behar bezala dituzun edo ez alde batera utzita, jarraitu gida honetako pausoei. Osasun-laguntzara, laguntza juridikora eta larrialdi-zerbitzuetara doan iristeko eskubidea duzu.

Gainerako laguntzera iristeko, eskatu erroldatzea udaletxean.

No hay comentarios: